Tailerrak

Ikastaro edo lantegi horien helburua da arlo jakin batzuetan trebetasunak eta gaitasunak ikastea, bai pertsonen barnean, bai pertsonen artean. 

Bi motatako tailerrak:

  • Formakuntzarako tailerrak eta ikastaroak.
  • Sormena eta Jabekuntza lantzeko tailerrak eta ikastaroak.

Hausnarketa bilerak

Talde Eragilearen bilerak dira, buru-osasunaren eta generoaren arteko erlazioari buruz hausnartzeko.

Estereotipatutako kontzeptuak ere deseraikitzen ditugu, eta ongizate-modu alternatiboak bilatzen ditugu. 

Horretarako, beti kontutan hartuko dugu, osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala dela.

Aisialdi jarduerak

Entretenimenduarekin, dibertsioarekin eta jolasekin lotutako jarduerak dira, eta, besteak beste, gozatuz, eguneroko errutinatik ateraz, erlaxatuz eta estresa saihestuz ikasteko aukera ematen digute. Gainera, ez galdu naturan egiten ditugun txangoak eta jarduerak, lagun onak izango baititugu.

Gizarte Sentsibilizazioa

Erreibindikazio-batzordetik lortu nahi duguna:

  1. Hausnarketa eta gogoeta gehiago genero eta osasun mentalaren arteko erlazioari buruz.
  2. Osasun mentaleko gaitzak dituzten emakumeei buruz dauden tabu eta estereotipoak haustea.
  3. Pentsamendu neuroanitzak eta bestelako ongizate-moduak sustatzea.

Sare lana

Sarean lan egitean, bizipenak, ideiak eta kezkak partekatzeko espazioak sortzen dira, aniztasunak ematen digun aberastasuna ahaztu gabe, horrek irtenbide sortzaileagoak izateko aukera ere ematen baitu. Guztia zatien batura baino gehiago da. Gainera, sareko lanak norberaren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen ditu, bai indibidiala bai kolektiboa.

`